Castellano | English









  Itzuli



Nazioartekoak


ICGC: International Cancer Genome Consortium

Laburpena: : International Cancer Genomic Consortuim (ICGC) eratu da kantzer mota askotan dauden aldaketa genomikoak argitzeko, eta, horretarako ikerketa ugari jarri dira abian eta koodinatu dira.

ICGCren helburu nagusiak honakoak dira: anomalia genetikoen (mutazio somatikoen, geneen agerpen anormalen, moldaketa epigenetikoen) katalogo osoak sortzea, 50 minbizi mota eta/edo azpimota desberdinetako garrantzi kliniko eta sozial handiko tumoreetan. Horrez gain, datu horiek ahalik eta arinen elkarte zientifikoaren eskuetan egon daitezen nahi du, ahalik eta mugarik gutxienekin, minbiziaren arrazoi eta kontrolari buruzko ikerketa arinagoa izan dadin. ICGCk erraztu egingo du kideen arteko komunikazioa eta koordinazioko foro bat, proiektuan lanean ari diren zientzialarien efizientzia handiena izan dadin, gaixotasun horiek ulertzeko, tratatzeko eta prebenitzekol.

Web orrialde: http://www.icgc.org/

* Espaina, Chronic Lymphocytic Leukemia - CLL with mutated and unmutated IgVH (CLL Partzuergoa) ICGCko kidea

Koordinatzaile zientifikoa: Elías Campo Bartzelonako Ospitale Kliniko Probintziala (HCPB), Bartzelonako Unibertsitatea (B).

Laburpena: Leuzemia linfozitiko kronikoa (LLC) mendebaldeko herrialdeetan gehien ageri den tumorea da. LLC eraginik handiena duen leuzemia guztien artean % 35eko eragina du: 3-7 kasu daude 100.000 biztanleko, eta 12-15era heltzen da 60 urtetik gorako pertsonen artean. Gaixotasun heterogeneoa da: badaude gaixotasun egonkorra duten eta eboluzio kliniko luzeko pertsonak. Beste batzuek progresiboa dute, 5-8 urte inguruko biziraupena izaten dute, batez beste. Heterogeneotasun horren arrazoia bi talde molekular nagusi daudelako da: immunoglobulinaren geneetan mutazio somatikorik dagoen ala ez kontuan hartuta. Alterazio geeétiko batzuk identifikatu dira, koadro kliniko eta eboluzio jakin batzuei lotuta. Badira, halaber, aurretiko joera genetikoa dutenak; baina hasierako alterazio genetikoak nahiko ezezagunak dira, bai noizbehinkako kasuetan bai herentziakoetan. Gaur egun ez dago LLCa osatzeko terapiarik.

ICGCko kide aktibo izanik, CLL partzuergoak alterazio genetikoen katalogo oso bat sortuko du, 500 tumore independentetan. Tumoreen laginak eta zelula tumoraletatik ondo garbitutako normalak ( % 95 baino gutxiago) eta tumorearen kutsua duten lagin normalak (% 5 baino gehiago) ere sartuko dira.

Lan plana:
- Hautaketa klinikoa eta jarraipena
- Ikerketa epidemiologikoa
- Laginak hartu eta karakterizatzea
- DNA / RNA isolatzea eta laginak biltegiratzea
- Analisi genomikoa
- Ikerketa osagarriak
- Datuen kudeaketa eta bilaketa



Parte hartzen duten gainontzeko erakundeak: Bartzelonako Ospitale Kliniko eta Probintziala (HCPB), Bartzelonako Unibertsitatea (UB), Oviedoko Unibertsitatea (UniOvi), Asturiaseko Printzerriko Onkologiako Unibertsitate Institutua (IUOPA), Onkologiako Institutu Katalana (ICO), Erregulazio Genomikoko Zentroa (CRG), Minbiziaren Ikerketa Zentroa (CIC-Salamanca), Ospitale Unibertsitarioa, Deustuko Unibertsitatea (DU), Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionala (CNIO), Santiagoko Unibertsitatea (USC), Superkonputazioko Zentro Nazionala (CNS), Pompeu Fabra Unibertsitatea (UPF), Analisi Genomikoko Zentro Nazionala (CNAG).


Web orrialde: http://www.icgc.org/icgc/cgp/64/530/826



Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Lehendakari Aguirre, 83. 48015-BILBAO (Bizkaia) +34-94 601 71 05 +34-94 601 71 39
derechoygenoma@bioderecho.eu
Diseño Web: Eclickse Digital