Castellano | English




  Itzuli

Enciclopedia de Bioderecho y Bioética
Zuzenbide eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedrak aurrera jarraitzen du orain dela hamazazpi ekin zion bideari, Biomedikuntzari, oro har, eta giza genetikari, bereziki, dagozkion alderdi zientifiko, etiko eta juridikoetako ikaskuntzak eta ikerketak sustatzen.

Oraingoan, Roche Institutuaren eta Comares argitaletxearen laguntzarekin, pausu handi bat eman nahi izan da bide horretan, Biozuzenbideko eta Bioetikako gai horiek guztiak liburu bakar batean biltzean, erraz kontsultatzeko moduan.

Horrela, Enciclopedia de Bioderecho y Bioética lan hau obra kolektiboa da, diziplina ugarikoa eta anitza, bioetika eta biozuzenbideko pentsamenduko punturik esanguratsuenak adituen eta jendearen eskura jarri nahi dituena, osorik, era didaktiko eta zorrotzean. Bertan aztertzen dira gairik eztabaidatuenak eta sortzen ari diren gatazkak, eragina jasan duten balio, ondasun edo eskubideak, baita zeintzuk izan diren Bioetikaren arlotik egin diren irtenbiderako proposamenak eta gauzatu diren gizarte jarrerak ere, arau juridiko edo erabaki judizialetan.

Era horretara, erreferentzia bat eskaintzen da, lanean jasotzen diren gaietako bakoitzari buruzko funtsezko ezagutzak jasotzeko ez ezik, gai horien artean dauden harremanak ikusteko ere, gaztelaniaz arlo horretan zegoen hutsunea betetzen delarik.

Aurkibidea

I. HITZAURREA Ikusi hitzaurrea

II. ZUZENDARIA, ARGITALETXE BATZORDEA, ERREDAKZIO KONTSEILUA,
LAGUNTZA TALDEA
Ikusi batzordea

III. ERABILTZEKO GIDA

IV. HITZEN AURKIBIDEA Ikusi hitzen aurkibidea

V. AUTOREEN AURKIBIDEA Ikusi autoreen aurkibidea

VI. LABURDUREN AURKIBIDEA

VII. HITZAK

VIII. AUTOREEN LANBIDEKO KARGUEN AURKIBIDEA

IX. AURKIBIDE ANALITIKOA Ikusi aurkibide analitikoa

Igo  

Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Lehendakari Aguirre, 83. 48015-BILBAO (Bizkaia) +34-94 601 71 05 +34-94 601 71 39
derechoygenoma@bioderecho.eu
Diseño Web: Eclickse Digital