Castellano | English



  Itzuli



Ikertzaileak eta Laguntzaileak

Emilio José Armaza Armaza
emilio.armaza@deusto.es

Arequipan (Peru) jaioa 1982an.

Ikasketak eta prestakuntza:
Zuzenbidean lizentziatua, Santa Maria de Arequipa-Peruko Unibertsitate Katolikoan (2005eko maiatzean). Abokatutzan aritzeko gaitua, Santa María de Arequipa-Perúko Unibertsitate Katolikoan (2005eko azaroan). Konstituzio Zuzenbideko eta Tutoretza Jurisdikzionaleko Master ikasketak burutu zituen San Agustineko Unibertsitate Nazionaleko Graduondokoen Eskolan (2005-2006). 2008ko azaroan Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratu zuen.

Gaur egun doktoregoko tesiaren idazketa egiten ari da, Euskal Herriko Unibertsitatean eskaintzen den Zuzenbideko doktoregoko programaren barruan (Zuzenbide Publikoaren eta Pribatuaren egungo arazoak XXI. mendeko Europan).

Jarduera profesionala:
Armaza-Galdos bulego juridikoko aholkularia (2003-2006); "Responsabilidad Jurídica (I)" eta "Responsabilidad Jurídica (II)" irakasgaietako irakaslea Bioetikako Unibertsitate arteko Masterraren III. edizioan, 2008-2009 (Euskal Herriko, La Lagunako, Kanaria Handiko Las Palmaseko, Zaragozako eta Rovira i Virgili unibertsitateak); Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren bekaduna (FPI).

Zuzenbide eta Giza Genomako BBVA Fundazioa-Bizkaiko Foru Aldundia Unibertsitate arteko Deustuko Unibertsitatea-Euskal Herriko Unibertsitatea Unibertsitate arteko Katedrako kidea da, 2006an hasi zenetik, eta Praktiketako ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Publikoko Sailean (2008tik gaur egunera arte). Aktiboki parte hartu du ikastaroak, mintegiak eta estatu eta nazioarteko biltzarrak antolatzen (2001etik gaur egunera arte).

Sariak:
Monografia eta Ponentziarik onena «I CONGRESO INTER-UNIVERSITARIO DE DERECHO PENAL» delakoan, Arequipan, 2001eko maiatzaren 19an egin zenean, «MANUEL DE RIVACOBA Y RIVACOBA» Zigor Zientzietako Institutuak antolatuan.Ikerketako jarduera:
Egin dituen ikerketek arlo hauek jorratu dituzte: ZIGOR ZUZENBIDEA: zigorraren teoria, delituaren teoria juridikoa (ekintza, justifikatzeko arrazoiak, erruduntasuna, beste jokabiderik eskatu ezina, etab.), delituaren inguru abarrak (berrerortzea), delitu bereziak (ondasun indibidual pertsonalei eragiten dietenak –bereziki bizitzari-, ustelkeria delituak). BIOZUZENBIDEA ETA BIOETIKA: Giza izaera, bizitzaren balioa, berdintasun printzipioa, eutanasia, haurdunaldia borondatez etetea, animalien eskubideak, manipulazio genetikoa, klonazioa.

Argitalpenak eta hitzaldiak:
Hainbat argitalpenen koordinatzailea izan da eta artikulu zientifikoak ere aurkeztu ditu haietan; ingeleseko, italierako eta portugeseko itzulpenak egin ditu espainierara. Bestalde, hizlaria ere izan da hainbat mintegi eta biltzarretan, Espainian eta Latinoamerikan.

Igo  


Deustuko Unibertsitatea Avenida Universidades, 24. 48007-BILBAO (Bizkaia) +34-94 445 57 93 +34-94 445 55 13
Euskal Herriko Unibertsitatea - Zubiria Etxea Lehendakari Aguirre, 83. 48015-BILBAO (Bizkaia) +34-94 601 71 05 +34-94 601 71 00
leire.larrazabal@deusto.es
Diseño Web: Eclickse Digital