
María JORQUI AZOFRA maria.jorqui@deusto.es Iruñean jaioa, 1975eko martxoaren 3an.
Ikasketak eta prestakuntza. Zuzenbideko lizentziatua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Zuzenbideko doktorea UNEDen. Doktoregoko tesiaren izenburua hauxe izan zen: “La Ética y el Derecho ante las posibilidades abiertas por el conocimiento del genoma humano”.
Ikasketetan sakontzeko eta ikerketak zabaltzeko, hiru hilabetean egon da Italiako Facoltà di Giurisprudenza dell’Università degli Studi del Molise delakoan.
| | Ikerketak. Bere ikerketak Zuzenbidearen Filosofia, Bioetika, Biozuzenbidea, Genetika eta Bioteknologiaren alorretakoak dira.
Estatu eta Europa mailako hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du honako gai hauen inguruan: bizitzaren azkenean erabakiak hartzeko irizpideetan, xenotransplanteen alderdi etiko eta juridikoetan, zelula ama hematopoietikoen donazioak planteatzen dituen lege kontuetan eta dohaintzarako giza zelulak eta ehunak lortzeko, ebaluatzeko, prozesatzeko, zaintzeko, biltzeko eta zabaltzeko kalitate eta segurtasun arauak ezartzen dituen 2004/23/CE zuzentarauaren aplikazioan.
Hainbat biltzar, mintegi eta bestelako estatu eta nazioarteko forotan parte hartu du hizlari. Zuzenbide eta Giza Genomako Unibertsitate arteko Katedrak argitaratzen duen “Revista de Derecho y Genoma Humano/Law and the Human Genome Review” aldizkariko argitalpen batzordeko kidea da.
Irakaskuntza. UNEDeko “Zuzenbide Natural”, “Zuzenbidearen teoria”, “Oinarrizko nozio juridikoak” irakasgaietako irakasle-tutorea da, Nafarroako Gobernuaren doktorego aurreko bekaduna UNEDeko Filosofia Juridikoko Fakultatean doktoregoko tesia egiteko, Facoltà di Giurisprudenza dell’Università degli Studi del Molise-ko ikertzailea, eta Zuzenbide eta Giza Genomako Unibertsitate arteko Katedrako ikertzailea.
|
Igo  
|