Castellano | English




  Itzuli

Global food security: ethical and legal challenges
Elikagaien segurtasuna izango da pertsona guztiek kalterik egiten ez duten eta elikagarriak diren elikagaiak fisikoki eta ekonomikoki uneoro eskura dituztenean, euren elikagai beharrizanak eta gustuak betetzeko, eta bizimodu aktiboa eta osasungarria eramateko. (Erromako adierazpena, 1996). Gaur eguneko mundu mailako elikagai krisiaren nondik norakoa ikusita, elikagaien segurtasunak eskatzen du ekimen eraginkorrak eta zehatzak hartzea maila indibidualean, familia mailan, estatu, eskualde eta mundu mailan.

Elikagaien segurtasunak oinarri etikoei buruz hausnartu beharra gogorarazten digu: gizakien arteko ekitateaz, justiziaz egungo eta etorkizuneko belaunaldien artean, giza duintasuna errespetatzeaz eta elikagaien ekoizpen iraunkorraz. Gure oinarrizko uste etiko sendoak mantentzen eta beste balio garrantzitsu batzuen inguruan eztabaida publikoetan parte hartzen saiatzen garen bitartean, baliteke gure bizimodua aldatu beharra izatea eta beste lehentasun batzuk ikasi beharra izatea, ardura globala gogoan hartuta. Zientzia eta Teknologia funtsezko tresnak dira Milurtekoko Helburuak lortzeko, gizarteari eta arduradun politikoei, maila berean, egoki den informazioa eta aukera berrien inguruko informazioa ematen baitiete etikaren barruan.

Liburuan agertzen diren ekarpenek honakoak jasotzen dituzte: autore talde batek egindako aurkezpenak, irakasleetatik hasi eta, sektore publikoko profesional, eta gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkarietara. Horiek denak EurSaferen 9. Biltzarrean azaldu ziren (Euskal Herriko Unibertsitatea-Deustuko Unibertsitatea, Espainia; 2010). EurSafen aurreko biltzarrak honako tokietan izan ziren: Nottinghamen (2009), Vienan (2007), Oslon (2006), Lovainan (2004), Frantziako Tolosan (2003), Florentzian (2001), Copenhaguenen (2000) eta Wageningenen (1999).

Aurkibidea

Igo  

Deustuko Unibertsitatea Avenida Universidades, 24. 48007-BILBAO (Bizkaia) +34-94 445 57 93 +34-94 445 55 13
secretaria.derechoygenoma@deusto.es
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Lehendakari Aguirre, 83. 48015-BILBAO (Bizkaia) +34-94 601 71 05 +34-94 601 71 00
catedra.derechoygenoma@ehu.eus
Diseño Web: Eclickse Digital