Castellano | English




  Itzuli

Intervenciones genéticas sobre el ser humano y Derecho penal
Lan honetan esku hartze genetikoen kriminalizaziorako dauden oinarrien azterketa zehatza egiten da, jokabide horiek leporatzeko era zuzenari buruzko jarraibide argiak ezarriz.
Babestu beharreko ondasun juridikoak zeintzuk diren zedarritu ondoren, babeserako mekanismorik egokienak aztertzen dira, ondasun horien izaerari eta urratzeko arrisku handi edo txikiari erreparatuz, eta kontuan hartzen da ondasun juridiko guztiek ez dutela zigor aldetiko babesik behar, garrantzi handienekoek bakarrik eta euren kontra egindako erasorik larrienen kasuan, beti ere babes eraginkorragorik lortzeko modurik egon ezik kalte gutxiago eginez. Horrek Zigor Zuzenbideko funtsezko oinarriak berrazterrarazten dizkigu, Estatuak zigor zuzenbideari eman nahi dion funtzioari zuzenean loturik, baita Zigor Zuzenbidearen joera gero eta handiagoa etengabeko aurrerakuntza teknologiko eta zientifikoetatik sortutako interes kolektiboak babestera ere, arriskuko zigor motak zehaztuz, batez ere arrisku abstraktukoak. Gizakian egiten diren esku hartze genetikoen kriminalizazioak ondasun juridikoen babes funtzio eraginkorra bete dezakeen ere aztertzen du autoreak, ala alderantziz, funtzio sinboliko hutsa betetzen duen gizartean dagoen beldurra baretzeko. Bestalde, beti ere zaila izaten den arau-hauste administratiboak eta penalak mugatzea ere jorratzen du, baita delitu irudi berriak kokatzeko tokirik egokiena (zigor lege berezia ala Zigor kodea) erabakitzeko irizpideak ere.

Azkenik, autoreak dagoen legeria hartzen du aztergai, batez ere zigor arlokoa, esku hartze genetikoei dagokienez, espainiar legegileek zuzen jokatu duten konprobatzeko, hala egin ez dutenean lege ferendako gogoetak eginez.
Salneurria
Espainiara bidalitakoak: 24 €
Bestera*: 34 US$
* Euro erabiltzen ez den herrialdean, dolaretan ordaindu beharko dute.
Erosi

Igo  

Deustuko Unibertsitatea Avenida Universidades, 24. 48007-BILBAO (Bizkaia) +34-94 445 57 93 +34-94 445 55 13
Euskal Herriko Unibertsitatea - Zubiria Etxea Lehendakari Aguirre, 83. 48015-BILBAO (Bizkaia) +34-94 601 71 05 +34-94 601 71 00
leire.larrazabal@deusto.es
Diseño Web: Eclickse Digital