Castellano | English




  Itzuli

La protección jurídica de los datos genéticos de carácter personal
Datu genetiko pertsonalak lortzea eta erabiltzea gero eta sarriago gertatzen da esparru biomedikoan, helburua bai ikerketa zientifikoa denean, bai diagnostiko klinikoa denean. Praktika hauen inplikazio juridikoengatiko kezka etengabe agertzen da gai honen inguruko proiekturik garrantzitsuenetan.
Zientziaren zabalkunderako, zehatzago esanda, genetika molekularrarenerako eta honen garapenaren onuren zabalkunderako, beharrezkoa da gizabanakoen eskubideen definizioan eta zehaztapenean aurrera egitea, bakoitzaren erabakiekiko errespetuan oinarritutako konfiantza medikuntzaren ulerkera berria garatzeko oinarria izan dadin eta horrek azken batean gizabanakoen bizi baldintzak hobetu ditzan.

Argitalpen honetan datu genetikoen tratamenduan zeresana duten eskubideen erregimena sistematizatzen da, prozesu horretan sor daitezkeen gatazkak azaltzen dira eta arazo horiei irtenbidea emateko proposamenak egiten dira. Gizakiaren lehentasuna errespetatzearen, eta printzipio hori beste interes batzuekin bateratu beharraren inguruan dago antolatuta lan honetako edukia.
Salneurria
Espainiara bidalitakoak: 23 €
Bestera*: 33 US$
* Euro erabiltzen ez den herrialdean, dolaretan ordaindu beharko dute.
Erosi

Igo  

Deustuko Unibertsitatea Avenida Universidades, 24. 48007-BILBAO (Bizkaia) +34-94 445 57 93 +34-94 445 55 13
Euskal Herriko Unibertsitatea - Zubiria Etxea Lehendakari Aguirre, 83. 48015-BILBAO (Bizkaia) +34-94 601 71 05 +34-94 601 71 00
leire.larrazabal@deusto.es
Diseño Web: Eclickse Digital