Castellano | English



  Itzuli



Director

Carlos María ROMEO CASABONA
carlos.romeo@deusto.es
Zaragozan jaioa, Espainia (1952).

Jarduera profesionala. 1988 urtetik Zuzenbide Penalean Katedraduna da eta 1996 urtetik Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate arteko Katedra BBVA Fundazioa –Bizkaiko Foru Aldundia Zuzenbide eta Giza Genoma, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatearen Zuzendaria da.

Maisu laguntzaile izan da, Zaragozako Unibertsitatean (1974-1987), Zuzenbide Penalean Katedraduna (1988-1996), Ikasketa Kriminologikoen Zentruko eratzaile eta zuzendaria (1990-1996) eta Zuzenbide Fakultatearen Dekanoa La Lagunako Unibertsitatean (1991-1999), (Tenerife, Kanariar Irlak).

Zaragozako Lurralde-Entzutegiaren ordezko magistratu izan da (1987-1988).

Heziketa eta ikasketak. Zuzenbidean Lizentziaduna (1974), Zuzenbidean Doktore (1980), Medikuntzan Doktore Zaragozako Unibertsitatetik (1991) eta Kriminologian Diplomatua, Madrideko Complutense Unibertsitatetik (1974).

Bere heziketa eta ikerketak haunditzeko atzerrian egon da: Bonneko Unibertsitatean, Munich, Lüneburgen, Paris II eta Stanfordenen, (Kalifornia), Friburgo Brisgoviako Zuzenbide Penaleko Max Planckeko Institutuan, eta baita Georgetown Unibertsitateko, Kennedy of Ethics Institutuan, Washingtonen.

Ikerkuntza jarduera. Bere ikerketak Zuzenbide Penalaren Dokmatikarekin erlazionatutako gaiei zuzendu dira. Adibidez, debeku hutsegitearen teoria, baimenari buruz, ekintzaren arriskugarritasunari buruz, modu subjetiboari buruz, -erruduna eta arduragabekeriaz egina-, ez-egitearen bitartez eginiko delituak, errudun izateko gaitasuna, kontzientzia tipikoen jarrerak, Arriskugarritasun Kriminala eta Zuzenbide Penala, informazio eta komunikazioaren teknologia modernoak eta Zuzenbide Penala, Zuzenbide Penala eta Biomedikuntza, Zuzenbidea, Genetika, Bioteknologia eta abar.

Ikerkuntza proiektu batzutan parte hartu du, Kanariar gobernu eta Eusko Jaurlaritzaren Heziketa eta Zientzia, Osasun eta Kontsumo eta Zientzia eta Teknologia ministeroen gidaritzapean, (guztira 10) eta espainiar kide eta koordinatzaile bezala Europar Batzordean lagundu du 10 aldiz, gonbidatu bezala 3 alditan izan delarik.

1990 urtean (Padovan, CEDAM) Le Medecin et les Droits de l´Homme proiektu kolektiboaren gauzatzean parte hartu zuen Europar Batzordearekin, eta 1992 urtean, La Lagunan eman zen "La responsabilida penal y civil del profesional" Europar Zuzenbideari buruzko XXII hizketaldiaren zuzentzaile eta txostengile izan zen.

Jarduera Ikertzailearen Batzorde Nazional Ebaluatzailearen eskutik sei urteko bost ikerkuntza epealdi aitortuta ditu (1976/2005). Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateak irakaskuntza ikerkuntza eta zerbitzuetan bederatzi epemuga onartu dizkio, (onartu daitezkeen guztiak) eta horrek "Profesor Excelente" kategoria ematen dio, Unibertsitartean. Eta UNIQUAL euskal agentzia goiko nibela eman dio (A2, 2008).

Irakaskuntza jarduera. Zuzenbide Penaleko klaseak ematen ditu, Alde Orokor eta Berezia, Genetika eta Zuzenbide Penala, Bioetika, Giza Genoma eta Zuzenbidea, Cibercrimen. Bost urteko sei irakaskuntza epealdi aitortuak ditu.

Bere prestakuntza eta esperientzia distantziazko irakaskuntza birtualean: Euskal Herriko Unibertsitatetik on –line Irakaskuntza eta Tutoretza gaitasuna onartuta dauka. “Modulo de Derecho”ren zuzendarikide eta koordinatzailea da Kanariar Unibertsitateko Master de Bioetika on –line-n. Baita irakaslea ere, (2003-2005). 2005-2005 Euskal Herriko Unibertsitatea gehitzen da. Euskal Herriko Unibertsitateko Kampus Birtualean klaseak ematen ditu 2001 urtetik. Sarritan graduatu ondoko aurrez aurreko eta plataforma birtualetan parte hartu du, UNEDeko telebista eta irrati emanaldietan.

Graduatu ondoko Europar eta Nazioarteko egitarauetan parte harte du. Batzorde Ebaluatzailaren kide izan da doktoretza-tesi ugaritan, (Promotion) Alemanian (Lüneburgeko Unibertsitatean 2004, 2005, 2009 eta Halle-Wittenbergeko Unibertsitatean 2007an). Maisu gonbidatu edo bisitari izan da, Europear, Asiako, eta Hispanoamerikako Unibertsitateetan.

Euskal Herriko Prurilinguismo Planan parte hartzen du ingeleseko asignatura batekin (2008/-).

13 doktoretza-tesi zuzendu ditu eta beste baten zuzendarikide izan da.

Aditu, aholkulari edo ebaluatzaile jarduerak. Hainbat erakunderi laguntza eman eta ematen dio: Justizia Ministerioari, Osasun Ministerioari, OMEri, UNESCOri, Europako Kontseiluari eta Europako Batzordeari (hainbat Zuzendaritza Nagusiri). Italiako Unibertsitate eta Ikerketa Ministerioko eta Trentoko Erkidegoko aholkulari zientifikoa, Ebaluazio Prospektiboko Agentzia Nazionaleko ebaluatzailea (ANEP, 1999tik), FISekoa (1995/98), Ikerketa Jardueraren Ebaluazioko Batzorde Nazionaleko Zuzenbideko Aholkularitza Batzordeko (CNEAI, 1998/00) eta ANECAko (2005, eta 2008/-, Akademia Programa) kidea.

Europako Batzordeak eta Europako Kontseiluak gonbidatuta, Albaniako Errepublika Demokratikoko Justizia Ministerioari eta Parlamentuari Zigor Kode berria eta Prozedura Penaleko Legea idazten laguntzeko aholkulari taldeko kidea izan zen, “Task Force Albania” programaren barruan (1993/95). Europako Kontseiluak eskatuta, “Shortcomings in the Functioning of the Judicial System in Spain” gaiari buruzko isilpeko txosten bat egin du. Montenegroko Zigor Koderako aholkularia izan zen berriro, Europako Kontseiluak eskatuta (2008).

Indarrean dagoen 1979ko Organoen Erauzketa eta Transplanteari buruzko Legearen zirriborroa idatzi zuen, eta gai honetan lankidetzan aritu da Osasun eta Kontsumo Ministerioarekin (480/1980 eta 2070/1999 Errege Dekretuen prestakuntzan). Ministerio horretan eratutako 2007ko Ikerketa Biomedikoko Legearen zirriborroa prestatzeko lan-taldeko kidea izan zen eta lege horren laburpena idazteko aholkulari lanetan aritu zen Senaturako. Laguntza bidezko Ugalketa Teknikei buruzko Lege berriaren zirriborroan ere aholkua eman zuen, Justizia Ministerioaren ordezkari gisa, baita 2006ko Zigor Kodearen Proiektuan ere.

Laguntza bidezko Giza Ugalketako Batzorde Nazionaleko kidea izan da autonomia erkidegoek (1997/2003) eta Justizia Ministerioak (2004-2007, gero uko egin zion) proposatuta. Kanarietako Osasun Zerbitzuko Santa Cruz Tenerifeko Ospitaleko Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoko presidentea izan da (1995/00), eta Zientzia eta Teknologia Ministerioari atxikitako Gobernuaren Zientzia eta Teknologia arloko Etikako Aholkularitza Batzordekoa (2002/05).

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Aholkularitza Batzorde Etikoaren kide da edo izan da (2002-2005), Lagundutako Giza Ugalketa Batzorde Nazionalaren kide ere Komunitate Autonomoek proposatuta eta Justizi Ministerioarena, (2004-) baita Giza Ehun eta Zelulen Jarraipen eta Kontrol Batzordearena. Euskadiko Komunitate Autonomoaren Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoaren lehendaria da, eta Santa Cruzeko (Tenerife), Osasun Zerbitzuko Batzorde Etikoaren Lehendakaria izan da (1995-2000).

Honako organoetako kidea da:
  • Europako Kontseiluko Bioetikako Batzorde Zuzendarikoa (Gai Juridikoetako Zuzendaritza) (2006/-).
  • Giza Genomarako Munduko Erakundearen Etikako Aholku Batzordekoa (HUGO) (2005/-)
  • Espainiako Bioetika Batzordekoa eta bertako Batzorde Iraunkorrekoa (2008/-), eta EAEko Bioetika Batzordekoa ere bai (2008/-).
  • Europako Batzordeko European Research Area Board (ERAB) erakundekoa (Zientzia eta Ikerketako Europako Komisarioa), zientzia eta ikerketako politikei buruzko aholkularitzarakoa (2008/-).
  • Giza zelula eta ehunen Dohaintza eta Erabilera Kontrolatzeko eta Jarraipena egiteko Batzordekoa (2004/-).

EAEko Ikerketa Klinikoko Etika Batzordeko presidentea (2005/-).

Osasun eta Kontsumo ministroaren aholkulari pertsonala Zuzenbidean eta Bioetikan (2005/07).

Hainbat agerraldi izan ditu Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Batzorde edo Ponentzietan eta Batzorde Mistoetan (bostetan 1979tik), lege erreformen proposamenekin, Zigor Kodea barne; Asanblea Frantsesean eta Uruguaiko Kongresuan.

Hitzaldiak. Hainbat biltzar, mintegi eta estatu eta nazioarteko sinposiotan parte hartu du Espainian, Europan (A, B, CH, D, DK, F, Gr, HU, I, IR, N, NL, P, R. Chec, Turq., UK), Asian (IND, ISR, JAP, THAI), Afrikan (EGY, MA), Ipar Amerikan (CAN, USA) eta Latinoamerikan (AR, BR, CO, CHI, CR, EQ, MX, PE, UR). Batzuetan antolatzailea eta beste batzuetan zuzendaria izan da.

Mintegi pribatuak eman dizkio Sofía erreginari. Espainiako Institutua (1995 eta 1997).

Zientzien Akademia Pontifikalarekin (Vatikano Hiria) lan egin du antolatzaile eta saio bitako hizlari gisa (1993an eta 1994an), liburu baten koedizioan (1996an) eta beste biren egilekidea izan da (1996. 1997).

Espainiako, Europako eta Latinoamerikako aldizkari zientifikoetako (22) batzorde zientifikoko, editorialeko edo erredakzioko kidea da, baita Elkarte eta Erakunde zientifiko batzuetako aholkularia ere (19).

Datuen Babeserako Espainiar Agentziari, Datuak Babesteko Euskal Agentziari, Carlos III. Osasun Institutuari, eta Ikerketa Biomedikoko Euskal Fundazioari laguntzen die.

Sariak eta aipamenak. Zuzenbideko Doktoregoko Aparteko Saria (1981), Zaragozako Medikuntzako Erret Akademiaren (1983), Gizakiaren Zientziako Nazioartekoa (Bartzelona, 1985) eta Saioko Fundesco saria (Madril, 1987) jaso ditu, baita Grupo Santander-DUkoa (2006).

Zaragozako Medikuntzako Erret Akademiako kidea da.

Ohorezko irakaslea, Limako Mayor de San Marcos Unibertsitate Nazionalekoa.

Honoris causa doktore izendatu dute bost unibertsitatetan: Tacna-ko Unib. Pribatuan, Arequipako San Agustín Unib. Nazionalean, Arequipako Santa María Unib. Katolikoan, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife) eta Moqueguako Unib. Pribatuan (Perú).

Argitalpenak. 18 liburu idatzi ditu, beste 50etan egilekide izan da eta argitaratzaile edo koordinatzaile 150 liburutan; artikulu ugari argitaratu ditu (220 baino gehiago) hainbat herrialdetan eta zazpi hizkuntzatan (60 lan baino gehiago).

Autore bezala hurrengo liburuak nabarmendu daitezke: Los transplantes de órganos. Informe y documentación para la reforma de la legislación española sobre trasplante de órganos (Bartzelona 1979), El Médico y el Derecho Penal. I, (Bartzelona 1981), El Médico ante el Derecho (la responsabilidad penal y civil del médico) (Madril,1985), Peligrosidad y Derecho Penal preventivo (Bartzelona 1986), Poder Informatico y Seguridad Jurídica (Madril 1988) Internacional Encyclopaedias of Law/Medical Law. Espainia, (Deventer 1994, Hernandez Plasencia y Sola Reche maisuekin batera argitaratutako lana), El Derecho y la Bioetica ante los Limites de la Vida Humana, (Madril 1994), Del Gen al Derecho (Santafé de Bogotá 1996, portugaldarrez ere argitaratua Sao Paulo, 1999). Los Genes y sus Leyes (Granada, Bilbo, 2002), Los delitos contra la vida y la integridad personal y relativos a la manipulación genética (Granadan 2003), Las transformaciones del Derecho Penal en el mundo en cambio 2 liburuki (Arekipan, 2004), Los delitos de descubrimiento y revelación de secretos (Valentzia, 2004), Conducta peligrosa e imprudencia en la sociedad de riesgo (Granadan, 2005).

Tirant lo Blanch Editorialean argitaratzen ari diren “Comentarios al Codigo Penal” azalpenen zuzendarikide da.

Derecho y Genoma Humano / Law and the Human Genome” (Seihilabetekaria, elebiduna, 25 zenbaki argitaratuak) eta “Perspectivas de Derecho y Genoma Humano” boletinaren (8 zenbaki argitaratuak), zuzendaria da baita “La Laguna Unibertsitateko Centro de Estudios Criminológicos” bilduma monografikoena. (1995/1997), “Estudios de Derecho Penal” (77 liburu argitaratu dira), “Biblioteca de Derecho y Ciencias de la Vida” (20 liburu argitaratu dira) biak Comares Editorialekoak. Unibertsitate arteko Giza genoma Katedraren zuzendaria da.

Ikusi CV laburra
Lebenslauf auf Deutsch

Igo  


Deustuko Unibertsitatea Avenida Universidades, 24. 48007-BILBAO (Bizkaia) +34-94 445 57 93 +34-94 445 55 13
Euskal Herriko Unibertsitatea - Zubiria Etxea Lehendakari Aguirre, 83. 48015-BILBAO (Bizkaia) +34-94 601 71 05 +34-94 601 71 00
leire.larrazabal@deusto.es
Diseño Web: Eclickse Digital