
Asier URRUELA MORA asier@unizar.es 1974 urtean Bilbon jaio zen, Espainia.
Jarduera profesionala. 2002 urtetik 2006rarte Irakasle Laguna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Era berean, UNEDeko Zentro Elkartuan Zuzenbide Penal eta Kriminologiako Irakasle-Tutore da, Bergaran (Gipuzkoa).
| | Gaur egun, Irakasle Laguna de Zaragozako Unibertsitatean eta Unibertsitate arteko Katedra BBVA Fundazio-Bizkaiko Foru Aldundia Zuzenbidea eta Giza Genoma Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea-ren Argitaratze eta Ikerketen koordinatzailea.
Prestakuntza eta Ikasketa. Zuzenbidean Lizentziaduna, espezialitate juridiko-ekonomikoa, Deustuko Unibertsitatetik. Zuzenbidean Doktore Euskal Herriko Unibertsitean (2002) eta Krimilogian aditua, (UNED 2005).
Bere prestakuntza eta ikerkuntzak haunditzeko egonaldi desberdinak burutu ditu atzerrian: Munich, Dresde eta Lünenburg-eko Unibertsitateetan baita Salzburgon (Austria) heziketa epealdi bat gauzatuz. Heziketa epealdi hauek DeutscherAkademischer Austauschdienst-ren eskutik jasotako diru-laguntzen bitartez burutu zituen.
Jarduera Ikertzailea. Bere Ikerketak Zuzenbide Penalaren Dokmatikarekin zerikusia duten gaietara zuzendu dira, (Erruduntasuna, anormaltasun edo alterazio psikikoaren ondorioz salatuezintasuna, segurtasun neurri penalak, eta abar.
Argitaratzeak. “Imputabilidad penal y anomalia o alteración psiquica” monografiaren autorea da. Era berean liburu desberdinetan (Espainian eta Europan) 14 kapitulu idatzi ditu eta 16 artikulu aldizkari zientifikoetan. Lan eta aldizkari espainarretan itzulpenak egin ditu alemanetik gaztelaniara.
Emandako, Biltzar, Master eta Mintegiak. Zuzenbide Penal eta Zuzenbide eta Zientzia Biomedikoen arloetan txostengile izan da eztabaida-leku zientifiko nazional eta internazionaletan.
Irakaskuntza jarduera. Zuzenbide Penalari buruz, klaseak ematen ditu, Alde Orokor eta Berezia, Zuzenbidea eta Giza Genoma eta Cibercrimen.
Sari eta Goraipamenak. Zuzenbidean, Aparteko Doktoretza saria jaso du (2005) baita Zaragozako Unibertsitatean Zuzenbide Penalari buruz ospatu zen ikasleen Biltzarrean, Jose Cerezo Mir saria. (2005).
Peruko San Agustin Arequipako Unibertsitate katolikoaren (Peru) eta José Carlos Mariateguiko Unibertsitatearen (Peru) ohorezko irakaslea da.

|
Igo  
|