Castellano | English








Aldizkaria

NOVEDAD: Revista on line

Harpidetza

Argitalpen Batzordea

Batzorde ebaluatzaileak

Aldizkariaren aurkibideak

Argitalpenerako arauak
Argitalpen arauak autoreentzat
1.- ARGITALPENAREN GAIAK ETA HIZKUNTZA

«Revista de Derecho y Genoma Humano / Law and the Human Genome Review» aldizkarian ospe handiko profesionalen eta estatuko eta nazioarteko ikerketa zentroetako adituen lanak argitaratzen dira. Euren hausnarketak eta ikuspegiak azaltzen dituzte giza genetikak planteatzen dituen arazo juridikoen inguruan. Pentsamendu askatasuna eta ikuspegien eta ideien aniztasuna bermatzen da, diziplina ugariko planteamendua oinarri harturik, eta oinarri zientifiko eta bioteknologiko, etiko eta filosofiko, humanistiko eta sozial sendoa izanik.

Aldizkariak bideratu nahi duen komunikazio zientifikoa norabide bikoa da: alde batetik, atzerriko autorerik ospetsuenak berton ezagun egitea; eta, bestetik, espainiarrak berton eta atzerrian ezagun egin eta euren lanak irakurtzea. Zabalkundeak ikuspegi desberdinak hurbildu nahi ditu eta zeregin horri laguntzen dio aldizkaria elebiduna izateak (lan batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk ingelesez argitaratzen dira).

2.- JATORRIZKO LANAK ETA ARGITARATU GABEAK

«Revista de Derecho y Genoma Humano / Law and the Human Genome Review» aldizkarira argitaratzeko bidaltzen diren lanak argitaratu gabeak izan behar dira eta ezin dira beste aldizkari batean argitaratzeko egon. Hala ere, «Revista de Derecho y Genoma Humano / Law and the Human Genome Review» aldizkarian argitaratu ondoren, beste toki batean argitaratu ahal izango dira lanak.

3.- JATORRIZKOAK BIDALTZEA

Aldizkaria seihilekoa da (bi edizio ditu: urtarrila-ekaina eta uztaila-abendua), 250 orrialde ingurukoa, eta sail finko hauek ditu: Iritzia, Doktrina, Jurisprudentzia (iruzkinekin), Txostenak, Dokumentuak eta Bibliografia (aipamen eta erreferentzia bibliografikoak, dokumentuenak eta Interneteko orrialde interesgarrienak).

Aldizkariaren atal guztiak daude zabalik, edonork parte har dezan, eta horrek ideiak, ikuspegiak eta informazioa trukatu eta iritzi eta ikuspegiak partekatzeko modua ematen du.

Lanak posta elektroniko hauetara bidaliko dira: aitziber.emaldi@deusto.es edo elena.atienza@deusto.es(kontsultatu lanak jasotzeko epeak zeintzuk diren koordinatzaileekin).


4.- FORMATUA

Jatorrizko lanak lerroarte bakunarekin idatzita egongo dira, Arial 10 letra motarekin testua eta Arial 9 motarekin orri-oineko oharrak.

Lanaren hasieran izenburua agertuko da eta horren azpian autorearen edo autoreen izen-abizenak, lanbideak edo karguak (datu akademikoak) eta zein erakundetakoak diren.

Ondoren, artikuluaren edukiaren laburpen txiki bat (350 karaktere ingurukoa) gaztelaniaz eta ingelesez. Horrez gain, ezinbestekoa da lanaren adierazle diren gako hitzen zerrenda bat egitea (5 gutxienez), gaztelaniaz eta ingelez.


Aipu eta erreferentzia bibliografikoak:

• Honako eredu hau jarraitu behar da (aldizkariko artikulua edo autore baten
monografia den kontuan hartuta):

ROMEO CASABONA, Carlos María, “La cuestión jurídica de la obtención de células
troncales embrionarias humanas con fines de investigación biomédica.
Consideraciones de política legislativa”, Revista de Derecho y Genoma Humano /
Law and the Human Genome Review, Arg.: Zuzenbide eta Giza Genomako
Unibertsitate arteko Katedra, 24. zk., 1. lib., Bilbao, Espainia, 2006, 75etik aurrera.

BUIJSEN, Martin / DEN EXTER, André, “Equality and the Right to Health Care”,
Human Rights and Biomedicine, DEN EXTER, André, (Ed.), Maklu Publishers,
The Netherlands, 2010, 75. orrialdea.

ROMEO CASABONA, Carlos María, Los genes y sus leyes. El Derecho ante el
genoma humano, Arg.: Zuzenbide eta Giza Genomako Unibertsitate arteko
Katedra – Comares, Bilbao-Granada, Espainia, 2002, 100 -102.

• Orrien oineko oharren lagungarri edo osagarri gisa, lanean aztertzen den gaiaren
inguruan orientatzeko erreferentzia bibliografiko labur bat ere jarri ahal izango da
amaieran.

5.- LUZERA

Lanek gehienez 50.000 karaktere izango dituzte.

Salbuespen gisa, lanak izan dezakeen interesa eta edukiaren kalitatea kontuan izanda, gehienezko luzerako muga hori gainditu egin ahal izango da, beti ere Aldizkariko batzorde zientifikoak –barnekoak eta kanpokoak- orrialde gehiago izatea zentzuzkoa dela uste badute.

6.- ARGITALPENA

«Revista de Derecho y Genoma Humano / Law and the Human Genome Review» aldizkarira originalak bidaltzen dituzten autoreei, lana hartu izanaren adierazpena igorriko zaie.

Erredakzio Batzordeak kanpoko ebaluazioa, anonimoa eta independentea egitera bidaliko ditu artikuluak, argitaratu aurretik, eta bi hilabeteko epean erabakiko du jasotako lanak onartu ala ez. Erabakia autoreari jakinaraziko zaio. Ez argitaratzeko erabaki hartuz gero, doakionari jakinaraziko zaio posta elektronikoz edo, bestela, posta arruntez. Jakinarazpen horretan adieraziko zaizkio ezezkoa emateko arrazoiak. Onartuz gero, Aldizkariaren zein liburukitan eta zenbakitan argitaratuko den jakinaraziko zaio.



Igo  

Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Lehendakari Aguirre, 83. 48015-BILBAO (Bizkaia) +34-94 601 71 05 +34-94 601 71 39
derechoygenoma@bioderecho.eu
Diseño Web: Eclickse Digital